XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Isabel beti izan zan anima ona, sotilla, apala, eleizakoi ta Jaungoikotia, gurasoen eta konfesorearen esanetara apal ta umilki jartzen zana.

Gaztetxotatik zekarren Monjatarako gogo edo bokazioa; baña, guraso beartsu, pobreai laguntzeagatik, eta lekaimetxe, edo komenturako, doterik etzualako, 22 urte zituan arte munduan jarraitu bear izan zuan.

Jaunak, geldi-geldi, bear zituan dote ta gañerako gauza guztiak eskuratu ziozkanean, 1899an Aita San Prantziskoren soñeko, edo abitu santua poz aundi batekin jantzi zuan eta andik urte betera poz aundiagoarekin profesaturik, 1900an jun zan Marruekotara, animak, eta asko, salbatu nairik.

Iru asmo santu abek omen zeuzkan beti bere buruan biotz, eta mingañean: Jainkoa asko maitatzea; anima asko salbatzea; eta bera santa ta santa aundia len-bait-len egitea.

Eta, bere moja lagunak esaten digutenez iru asmo aiek ederki bete zituan, alik eta 1911ko, Martxoaren 29an, santa baten eriotzaz il zan artean.

Bere komentuko moja, ta berari eriotza ona egiten laguntzen zeuden Aita bi, Prantzisko Doatsuaren semeak, onen eriotza ta juizioaz guztiz arriturik gelditu ziran.

Begira zeuden San Prantziskoren semeak, eta moja danak aitortu zuten.

Sor Jazintak (Bada profesatu zanean Isabel utzi ta Jazinta bere izentzat artu zuan) ikusi zuala bere juizioa, eta itxura zegoanez zerura igo zuala.

Bada batetik komentuko guztiak zeukaten, lendik eta beti, birtute aundiko mojatzat, santatzat; eta bestetik il aurretxoan, agoniako unean, ikusi zuten extasi batean bezela, korde gabetua egon zala denpora pixka batean; eta bitartean, estu-larrian dabillen bati bezela, kolore mudatze ta beste estutasunaren señale batzuek ezagutzen ziozkatela bere arpegian.